XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idoia Mauraza grabazioa. Orain datorren elkarrizketa honetan Idoia Mauraza zeramista ezagutuko dugu. Bilbon dauka bere tailerra. Egin diogun galderak sakabanaturik daude. Erantzun bakoitzari ipiniozu dagokion galdera.

1 Kazetaria: Kaixo Idoia, zer moduz lanbide honetan?

2 K: Zenbat lagun zaudete tailer honetan?

3 K: Zein da zuen lanbidea?

4 K: Zein da zehatz-mehatz zeramika egiten duen eskulangile baten lana?

5 K: Egunero lan berdina egiten al duzu?

6 K: Zenbat denbora daramazu lanbide honetan?

7 K: Lehen esan diguzu inoiz lehiaketetara aurkeztu zarela. Irabazi al duzu sariren bat?

8 K: Zer etorkizun ikusten diozu zure lanbideari?

9 K: Orduan zer gustatuko litzaizuke zuri egitea?

10 K: Zein da lanaren alde ona?

11 K: Klaseak? Nori eman dizkiozu?

12 K: Eta zure lanak badauka alde txarrik?

13 K: Ezer bitxirik gertatu al zaizu inoiz?

14 K: Eskerrik asko, Idoia, elkarrizketagatik, eta beste bat arte.

Idoia: Ondo esan beharko. Lana da, eta gainera nire gustukoa.

I: Lanbide guztietan daude arazoak, baina ni baikorra naiz. Badirudi eskulangileen lanak,egun, gehiago baloratzen direla eta ahal dudan neurrian horretan arituko naiz.

I: Zeramikan hasi nahi zutenei eta arte ederretako ikasleei ere bai. Gaur egunean ez dut ematen ia klaserik, uste dut zeramikaren moda pasatu egin dela.

I: Bai, bi sari lortu ditut, bata Beasainen eta bestea Lizarrako azokan. Ilusio handia eman zidaten sariok.

I: 12 urte daramatzat eskulangile mundu honetan, batzuk irakasle moduan ere bai.

I: Bi, Marta eta biok.

I: Ba, honako hau: lehenengo zer egin pentsatu behar da (hau da, hautsontzia, figura abstraktu bat...), eta gero martxan jartzen da, tornuan buztinari forma eman, ondoren egosteko labean sartu, atera eta esmaltea eman eta berriro labera; gero beste figura bat.

I: Beno, bai. Lizarrako azokan, behin, gauza asko eraman nituen saltzeko, eta etorri ziren bi emakume eta dena erosi zidaten, neukan guztia. Esan zidaten denda bat ireki nahi zutela. Handik aurrera oso bezero onak dira.

I: Gu zeramistak gara, buztinarekin zenbait ontzi, tresna... egiten ditugu.

I: Niri? Bada, baserri batean egotea eta lana nire kabuz egitea, ateratzen zaidanean eta lasaitasunez, noizean behin azoketara joan... eta horrela.

I: Bai, denek dute zerbait txarra, ezta?, lana baita. Nire lanean, azokara gauzak eramateko, tailerra behar duzu; tailerra ordaintzeko, saldu; saltzeko, egin; hitz batean, tailer bat enpresa bilakatzen da eta saldu egin behar duzu bizi ahal izateko.

I: Bai eta ez. Batzuetan nahi dudanean egiten dut lan, baina prozesu hau sistematikoa egiten duzunean sortzen da. Horrela egin behar baduzu, enkarguz edo, lan gogorra bihurtzen da.

I: Gustuko lanbidea dela, nahi duzuna sortu ahal duzu, eta gainera artista sentitzen naiz nire lanarekin.